XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Epe horrek dirauen artean, HI1-O82/83-J01-0 zehaztapidetza agirian egongo da nornahik ikus dezan, Gasteizko Independentzia kaleko lehenengoko lehenengoan dagoen Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Arabako Lurralde-Ordezkaritzan.

Gasteiz, 1984.eko Otsailak 8.

Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRI.

Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailaren 1984.eko Otsailaren 2ko ERABAKIA, Javier Mongelos Ramirez Jaunak Ostalaritza-Arloko antolapidetzak hirigunean ezartzeari buruzko Gasteizko Hiri-Antolaketarako Guztizko Egitamu-Aldakuntzarekiko Sail honen 1983.eko Irailaren 14ko erabakiaren aurka egindako birrabiatze-eskeari buruz.

Sail honek, gaur, agintze-zatia hemen ematen deneko Erabaki hau hartu du:
Javier Mongelos Ramirez Jaunak Arabako Ostalaritza eta Agerraldi-Enpresen Elkartea-ren izenean eta ordez 1983.eko Irailaren 14ko erabakiaren aurka egin zuen goradeia bazter uztea eta erabaki horren xehetasun guztiak sendestea, horiek hemen idatzitakotzat jotzen direla.

Erabaki horrek arduralaritza-bidea akitu egiten du eta horren aurka arduralaritza-auzipideetikako goradeia egin daiteke; goradei hori arduralaritza-auzipideetako Bizkaiko Sailan egin beharko da, iragarpen hau argitara dadineko egunaren biharamonetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Gasteiz, 1984.eko Otsailak 2.

Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRI.

Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailaren 1984.eko Otsailaren 10eko ERABAKIA, Amurrioko Udaleko San Roke Auzoan familia bakar batentzako etxebizitza eraikitzeko José Robredo Sainz de Baranda Jaunak suztatutako egitasmoari buruz.

Sail honek, gaur, agintze-zatia hemen ematen deneko Erabaki hau hartu du:
1. José Robredo Sainz de Baranda Jaunak suztatu eta Lur-Legearen 43.3 eta Hirigintza-Eraentzarako Araudiko 44.2. Atalen babespean Amurrioko Udalak bideak eginarazita, San Roke Auzoan familia bakar batentzako etxebizitza eraikitzeko Lur-Legearen 85 eta 86. Ataletan ohartemandako behin-betiko baimena ematea.

2. Baimen honek ez du egitasmoa egiteratu aurretik udal-baimena eskuratu beharra kentzen, eta ez du udal-batzarraren dagokion erabakiari buruzko aurreritzirik ematen, baimen horren balditzetan hura kokatzen deneko 5.000 m. 2-ko funtsa (...).